Aski jakina da industria osteko gizarte baten aurrean gaudela, batzuentzat moderno ostekoa delarik, zeinetan kirolak eta aisialdiak garrantzi handikoak diren.
Kirolak, gaur egungo multzo gizarteetako fenomeno izanik, bere sinpletasunaren atzean garrantzi eta konplexutasun handiak ezkutatzen ditu gizarte, kultura, ekonomia eta politika  mailetan. Honen ondorioz, geroz eta garrantzi nabarmenagoa hartzen du aisialdi eta denbora librearen eremu horretan. Agerian duen sinpletasun hori kirolaren hizkuntza eta sinbologia gizakiaren gorputza emaitza adierazgarriak, osasuna, ongizatea, gizarteratzea, prestakuntza, heziketa lortzeko helburuarekin oinarritzen delako agertzen da. Gainera, kirolak edonoren esku daude, norberaren maila sozial eta kulturala aintzat hartu gabe, horregatik da horren unibertsala eta demokratikoa.
Euskal gizartearen aisialdirako denboraren areagotzeak geroz eta eskakizun sozial nabarmenagoa dakar kirol praktika libre eta elkartuei dagokienez, baita instalazio eta ekipamenduei dagokienez ere. Datu hau aintzat hartzekoa da euskal kirol erakunde publiko eta pribatuen aldetik, hauen ekintzak gai honetan zorroztasun eta profesionaltasunean oinarritu behar direlarik kudeaketari dagokionez. Kirol kudeatzaileen estrategia egokiak erabilita, ongizate eta bizi kalitate hobea lortu behar dira.
Kirolak aurrerapauso handiak eman ditu bere eremu guztietan, honako hauek honen adibide direlarik: olgeta, aisialdia, osasuna, abentura-natura, ikuskizunak, etab. Honen arrazoiak jendeak hartu duen kirolak ekar diezazkiokeen abantailen kontzientzia eta kirola gaur egungo gizarteko edozein sektorera hel daitekeela dira. Gainera, gaur egungo gizakiak gero eta luzeago bizi dira. Baina kirolak aurrera egin dezan kirola garatu eta perfekzionatu dezaketen zientzi orotara irekiak egon behar dugu, hauek erabilita kirolaren kudeaketarako tresna interesgarriak lor baitaitezke.
Edozein kasutan, kirola edozein herriren kultura eta kolektibotasuna bideratzeko modu argia izan da eta gaur egun ere bada, beraren bitartez prestakuntza fisikoa, psikologikoa, intelektuala eta soziala lortzen delarik. Kirola praktikatzen den tokiaren irudia ere bada, karisma indibiduala edo kolektiboa adierazten du eta praktikatzen dutenek, jarraitzen dutenek eta sustatzen dutenek disfruta dezakete.
Euskal Herria beti izan da honen adibide eta modeloa, bai kirol aniztasunean bereiziz eta baita itsasoarekiko lotura eta ohiturengatik bereak diren kiroletan ere, kolektibotasuna maite izan delako (taldea), edo urarekiko lotura izan delako.
Igerilarien, arraunlarien, surflarien eta futbolarien, atleten eta mendizaleen, pilotarien, gimnasten eta txirrindularien sehaska. Inor ez da harritzen eraikuntza itxiekiko egin den adaptazioagatik (eskubaloia, waterpolo,…), edo polikiroldegiak hemen eta han erabiliak izateagatik eta espazio libreak erabiliak izateagatik, bai parkeetan, mendietan, hondartzetan edo errepideetan.
Kirolaren esanahiak eta bere funtsezko eta konstituzio ezaugarriek interpretazio ugari sortu dute. Era honetan, autore batzuek kirolaren ezaugarrietatik emaitza nabarmenak lortzeko gizakiak egiten dituen ahaleginak eta gizakiek beren buruak gero eta perfektuagoak izaten saiatzea nabarmentzen dituzte; beste batzuek beste elementu batzuk azpimarratu dituzte, besteak beste gizakiak lehia egiteko duen gaitasuna eta helburu berriak jartzera bultzatzen gaituen lorpenaren beharra. Orotara, “kirol” hitzak esanahi ugari du, errealitate sozial aldakor konplexuei buruzkoa da eta.
Baina, benetan, eta kirolaren fenomenoa esanahi konkretu batera ez murrizteko nahian, esan daiteke kirola, funtsean, entretenimendu etikoa, fenomeno estetikoa, gizarte konpetitibo eta aisialdi zale baten proiektua dela, oldarkortasunetik eta bakartasunetik alde egiteko bidea, balore positiboetan hezteko bermea, “fair play” bat… isolamendutik aldentzeko errekurtso ederra.
Hala eta guztiz ere, zaila da kirola zertan datzan eta honek errealitate antropologikoki eta kulturalki zer suposatzen duen esatea guztiek esanahi hau onar dezaten, ezta errealitate sozial bezala ere, hau geroz eta konplexuagoa izango delarik, kirola gelditu gabe aldatzen baita eta bere esanahia aldatzen baitu, bai gizakiaren jarrerari eta ekintzei dagokienez eta oso konplexua den errealitate soziala barneratzeari dagokionez. Baina bere erabilgarritasuna eta funtzioa alde batera utzita, gogoratu behar da gizakiak betidanik behar izan duela jolastea eta dibertitzea… baina gizakiak agindu hori agindua bera ikasteaz arduratu gabe jarraitu du. Gaur egungo kirolaren garapenak alde batetik, eta zientziak beste batetik, irudi hau erabat aldatu dute, kirol diziplina ezberdinei tokia utziz, hauek kirolaren inguruan arazoak planteatu dituztelarik.







