Igande honetan, martxoak 7, K3-Hiru Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hamalaugarren duatloiaren edizioa ospatu da. Proba hau, Euskal Herriko 2010. duatloi zirkuitorako puntuagarria izan da, denboraldiko lehen proba puntuagarria izanik, aurreko asteburuan, eguraldi txarra zela medio, maila gorriko alertaren ondorioz jokatu behar ziren bi lehen proben bertan behera uztearekin. Distantzia sprintean (6km-20km-3km) jokatu da eta irteera lerroan 300 partehartzaile inguru izan dira.
Irabazleak, Zuriñe Rodriguez barakaldotarra, 1:13:10 denborarekin eta Mikel Elgezabal (Ipar Kutxa Auzokoa) gernikarra 1:04:22rekin izan dira.
Taldeka, urolaldekoa den Urola Kirol Elkartea emakumezkoetan eta SVC-Seguridad gasteiztarra gizonezkoetan izan dira onenak.
MAILA: EMAKUMEZKOEN OROKORRA
1 ZURIÑE RODRIGUEZ SANCHEZ 1:13:10
2 CRISTINA ALLES CAMPAMA LUPA TRIATLÓN 1:20:50
3 IRATI ETXABURU IRUSTA CODEAM T.E. 1:21 :17
MAILA: GIZONEZKOEN OROKORRA
1 MIKEL ELGEZABAL FERNANDEZ IPAR KUTXA AUZOKOA 1:04:22
2 FELIX JAVIER MARTINEZ RUBIO A.D.TRIATLÓN CAMARGO 1:04:24
3 KEPA RUIZ ICHAZO KEBI 1:04:48
Info.+: http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/basauri_archivos/datos.html







