Datorren otsailaren 4an, osteguna, urteroko gala ospatuko du Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). Aurten baina, eta lehendabiziko aldiz, Bilbon ospatuko da; EITBko egoitzan, San Mamesen. Joseba Iriondo, surflari eta kazetaria izango dugu aurkezle lanetan.
“Multibox” izenpeko gelan izango da jaia. Urteko surflari onenak saritzeaz gain, EHSFko sari bereziak ere banatuko dira; alegia, euskal surfaren alde lan ederra egiten duten pertsona/elkarte/babeslei ematen zaiena.
Ez da sopresa bakarra izango. THE LOON VAGOS, Laidako surflari eta rock taldearen eskutik, kontzertu paregabeaz gozatuko dugu; bideoa eta argazkiak, afaritxoa eta 20.urteurrenarako aurreikusitako programaren aurkezpena. Besteak beste, ETBn emitituko den surf filmearen trailerra, hala nola, “EHSF, 20 urte” izenpean ezagutzera emango den arropa linea berria.







