0

Euskadiko Trial Zirkuitua Zamudion

23/07/2010 Motoziklismoa

Datorren larunbatean, hilak 24, Zamudion ospatuko da Euskadiko Trial Zirkuituaren 5. proba, Zamudio Racing Elkartea klubaren eskutik, bertako Udalaren babesa dela medio. Organizazioak gune erakargarriak prestatu ditu eta horietara iristeko trena jarriko da erabilgarri, ikusleak ikuskizunaz gozatzera hurbildu daitezen.

Kirol arloan, munduko pilotu ezberdinekin eta txapelketan lehiatuko diren euskal pilotu guztiekin kontatuko da; Zamudioko probaren ondoren Balmasedakoa baino ez da falta txapelketa amaitzeko.

Egun horretan bertan eta Arabako San Román de San Millán udalerrian, Euskadiko motocross txapelketaren bigarren proba lehiatuko da. Eskegui moto klubak, Arabako motoziklismo federazioaren laguntzarekin, iraganean horrenbeste arrakasta ekarri zizkion eta lasterketa lehiatsuak eskainiko dituen zirkuitu mitiko hau berreskuratu du.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
Bai euskarari Durangoko Udala Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Udalbide