0

Elaia Torrontegi eta Jon García, munduko txapeldunordeak

23/07/2010 Taekwondo

Bizkaiko Elaia Torrontegi (- 49 kilo) eta Jon García (+ 80 kilo) kirolariek zilarrezko domina lortu zuten taldeen araberako Munduko Kopan, uztailaren 17-20 bitartean, Urumquin (Txina). Estatuko taldea finalean erori zen, Irango selekzio ahaltsuaren aurka, Koreari irabazi ondoren, kirol olinpiko honen ibilbidean benetako liderra, bere jatorria izateaz gainera.

Elaia Torrontegi eta Jon García, biak aurtengo Espainiako txapeldun absolutuak dira; zilarra eta brontzea, hurrenez hurren, Europako Txapelketetan, joan den maiatzean; beste garaipen garrantzitsua erantsi diote bere garaipen-zerrendari, taekwondo euskaldunaren orainaldi oparoa egiaztatuz.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
Bai euskarari Durangoko Udala Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Udalbide