Datorren larunbatean, uztailak 24, S. D. Santiagotarrak taldeko pista modalitateko Olatz Zabala piraguista irundarrak nazioarteko mailako bere lehen agerraldia egingo du; estatuko selekzioarekin Alemaniako Brandenburgo udalerrira doa, bertan ospatuko baita 1. Munduko Maratoiaren Kopa. 17 kilometroko K-1 proban lehiatuko da. Mundu mailako txapelketa izan arren eta bere aurkarien berririk ez izan arren, Olatz Zabala ekitaldi bikaina eskaintzeko asmotan dabil.







